Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri

MUSEKINTZA Jaialdia 21/22

Bizkaiko museoetako arte eszenikoen lehen jaialdia.

irudia

2021 Jarduera Egitaraua

KATALOGOA AURKEZTU DA

KULTURA ONDAREA <br/>ETA GENERO IKUSPEGIA unibertsitate ikastaroa

KULTURA ONDAREA
ETA GENERO IKUSPEGIA unibertsitate ikastaroa

Albisteak

Euskara

"ONDARE BERBETAN" , GURE MUSEOAK EUSKARAZ

2021/11/29

 

Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarea, berbetan ekimena jarri du martxan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Euskararen Etxeak antolatuta eta BizkaiKOA Bizkaiko foru Museoen sarearen laguntzarekin jarri da abian ekimena. Ekimen horren bidez, batetik, museoen ondarea euskaraz berbetan jarri nahi izan da, museoek euskaraz jarduten dutela agerian jartzeko helburuarekin; eta, bestetik, museoen ondarea haien berbetan islatu nahi izan da, euskara euskarri fisikoetara ekarriz. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituen zortzi tokitan egingo da: Euskararen Etxea, Bakioko Txakolingunea, Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Gernikako Euskal Herria, Kortezubiko Santimamiñe eta Muskizko El Pobaleko Burdinola Museoa.

Ekintzetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da www.euskararenetxea.eus web gunearen bidez edota www.bizkaikoa.eus webaren bitartez.

 
  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·