Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri

MUSEKINTZA Jaialdia 22/23

MusEkintza jaialdiak Bizkaiko museo eta leku historikoetan arte eszenikoak taularatuko ditu.

irudia

2022 Jarduera Egitaraua

MUSEOEN URTEKO KATALOGOA

WOMEN´S LEGACY

WOMEN´S LEGACY

Ondarea, emakumeen emaria

Albisteak

Irudia

Gida Bira ekimena Euskararen Eguna ospatzeko

2022/11/28

 

Gida Bira, gure museoak bertsotan ekimena eskainiko du Bizkaiak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

 

Euskaren Nazioarteko Egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskararen Etxearen gidaritzapean eta Bizkaiko foru museo eta aretoen parte hartzearekin, Gida Bira, gure museoak bertsotan ekimena jarriko du martxan. Ekimenean parte hartu duten museotako zuzendariak aurkezpenean izan dira, baita ere Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputatua; Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria Nagusia, Begoña de Ibarra Kultura Zuzendari Nagusia, eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendaria.

2021 urtean foru museo eta aretoetan Ondarea berbetan ekimena jarri zen martxan bereziki euskararen sustapenerako ekimen gisa eta aurten Gida Bira ekimena jarriko du abian Aldundiak.

Euskarak munduari begiratzeko aparteko modu bat eskaintzen du, eta oraingoan, begirada hori bertsolarien bidez islatuko da Bizkaiko foru museo eta aretoetan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz.

 

Gida Bira ekimenak gure museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza batuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat luzatzeko helburuarekin; hain zuzen, abenduaren 3an eta 4an, goizez, museo eta aretoetan, bisita gidatuak bertsolarien parte hartzearekin egingo dira. Hala, bertsolariek haien ekarpen oparoa egingo diote gidarien diskurtsoari, bisitarien gozamenerako.

 

Lorea Bilbao Ibarrak azaldu duenez “euskarak mundiari begiratzeko modu bat eskaintzen digu, eta oraingoa, begirada hori bertsolarien bidez islatuko da Bizkaiko foru museo eta aretoetan. Gida Bira ekimenak gure museo eta aretoetako ondarea era bertsoginrza batuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi era erakargarri bat luzatzeko helburuarekin. Euskaraldia, Bertso Txapelketa Nagusia, Euskararen Nazioarteko eguna… hirurak datorkuz aurten bata besteaz lotuta eta polita iruditu jaku gure museotan keinu berezia egitea testuinguru horri”. Bilbaok ondare immateriala be balioan jarriko dutela adierazi du, “2023aren atarian, Europak ondare immateriala oso gogoan izango duen urtea izango da eta ekimen honen bidez aurreratu egingo gara eta  gurean hain garrantzitsua den ta nazioartean ere erreferente den artea bertsolaritza museo eta aretoen erdian jarri nahi izan dugu, euskara erdian jarriz, alegia”

 

Bertsolariak gidari lanetan arituko dira museo eta aretoetako bisitetan, gure ondareari haien ekarpen oparoa eransteko eta bisitariei gure ondarearen bestelako ikuspegi bat erakusteko asmoz, Euskara erdian jarriz.

 

Horiek horrela, euskara, gure ondarea eta gure kulturaren adierazpide garrantzitsuenetariko bat batuko dira ekimen honen bitartez, bisitariei jarduera kultural berezia eskaintzeko, betiere, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko xedearekin.

 

Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituen honako tokitan egingo da: Bakioko Txakoli Museoa-Txakolingunea, Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bilboko Ondare Aretoa, Bilboko Rekalde Aretoa, Gernikako Euskal Herria Museoa, Kortezubiko Santimamiñe, Muskizko El Pobaleko Burdinola Museoa eta Euskararen Etxeak antolatutako Liburuaren Arbola erakusketaren inguruan, Getxoko Punta Begoña Galerian.

Halaber, museo eta areto horietan hauexek arituko dira bertsotan: Ibon Ajuria, Aitor Etxeberriazarraga, Oihana Bartra, Ander Elortegi, Imanol Uria, Miren Amuriza eta Jone Larrinaga. Gainera, bisita berezia eskainiko du Yogurina Borova-k.

Bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman beharko da. Horretarako, ezinbestekoa da museo edota areto bakoitzarekin harremanetan jartzea. Informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.euskararenetxea.eus web gunetan.

Gida Bira, gure museoak bertsotan

Bisita berezi hauek abenduaren 3an eta 4an eskainiko dira goizez. Hona hemen egitaraua:

·         Euskal Herria Museoa (Gernika), Aitor Etxeberriazarraga, abenduaren 3an, 10:00etan.

·         Punta Begoña Galeriak (Getxo), Imanol Uria, abenduaren 3an,11:00etan (Saio hau Liburuaren Arbola erakusketaren inguruan ardaztuko da, zeina Euskararen Etxeak ondu duen)

·         Rekalde Aretoa, Oihana Bartra, abenduak 4, 12:00etan eta bertan gonbidatu berezi bat izango da, Yogurina Borova,

·         Ondare Aretoa (Bilbo), Miren Amuriza, abenduaren 3an, 11:30ean

·         Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Aitor Etxeberriazarraga, abenduaren 3an, 11:30ean.

·         Encartada Fabrika Museoan (Balmaseda), Ibon Ajuria, abenduaren 4an, 11:30ean

·         Txakoli Museoa-Txakolingunea (Bakio), Jone Larrinaga, abenduaren 4an, 12:00etan.

·         Arkeologi Museoa (Bilbo), Oihana Bartra, abenduaren 3an, 11:00etan.

·         Santimamiñe (Kortezubi), Ander Elortegi, abenduaren 4an, 12:00etan.

 

·         Pobaleko Burdinola (Muskiz), Ibon Ajuria, abenduaren 4an, 13:00etan (Saio honetan bi gonbidatu berezi izango dira, Mari Domingi eta Olentzero).

NFORMAZIO GEHIAGO PRENTSA EREMUA

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·