Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri

MUSEKINTZA Jaialdia 21/22

Bizkaiko museoetako arte eszenikoen lehen jaialdia.

irudia

2022 Jarduera Egitaraua

KATALOGOA AURKEZTU DA

WOMEN´S LEGACY

WOMEN´S LEGACY

Ondarea, emakumeen emaria

Albisteak

irudia

Omako Basoko artelanak lekualdatzeko lehen fasea hasi da

2022/06/25

 

 

 

Unai Rementeria, Bizkaiko diputatu nagusia, Omako Basoan izan da gaur goizean Agustín Ibarrolaren seme Irrintzi Ibarrolarekin; Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Lorea Bilbao Ibarrarekin, Kortezubiko alkate Karmele Enbeitarekin eta obra lekualdatzen ari den taldeko kide batzuekin. Aste honetan talde hori, Ibarrolaren obran aditua den Fernando Bazeta buru dela, zenbait multzo artistiko margotzen hasi da. Omako Basoa itxita egongo da uztailaren 25era arte. Egun horretan abian ipiniko da aldez aurretik erreserbak egiteko sistema, eta horri esker sarrerak erreserbatu ahal izango dira margotze-prozesua ezagutzeko bisita gidatuak egiteko. Prozesuak 2023ko udara arte iraungo du, orduan obra orotara jendearentzat irekiko baita.

 

Garranztitsua: Une honetan Omako Basoa erabat itxita dago bisitarientzat. Dena dela, uztailaren 25etik aurrera bisita gidatuak egin ahal izango dira, eta horretarako erreserba hartu beharko da aldez aurretik, uztailaren 15etik aurrera, telefono honetara deituta: 94 465 16 57. Itundutako bisita hauek aurtengo irailera arte egin ahal izango dira. 

 

INFORMAZIO GEHIAGO: PRENTSA EREMUA

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·