Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri

MUSEKINTZA Jaialdia 21/22

Bizkaiko museoetako arte eszenikoen lehen jaialdia.

irudia

2021 Jarduera Egitaraua

KATALOGOA AURKEZTU DA

EUROPAKO I. WOMEN´S LEGACY FOROA

EUROPAKO I. WOMEN´S LEGACY FOROA

Albisteak

irudia

Ondarearen Europako Jardunaldien hirugarren astea jende guztiarentzako kultur jarduera ugarirekin hasten da

2021/10/21

 

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan lehenengo bi asteetan 130 jarduera baino gehiago antolatu dira Bizkaian eta datozen bi asteetan ia ehun kultur jarduera egingo dira Bizkaiko hainbat udalerritan. Jardunaldien barruan Bizkaiko Foru Aldundiak museoetako eta ondare-guneetako inklusioari buruzko ikastaroa antolatu du kultura-ondareko profesionalentzat eta kanpainan parte hartzen duten kolektiboentzat.

 

Prestakuntza-ikastaroa urriaren 25ean eta 26an emango da Ondare Aretoan, hiru adituren eskutik: Rufino Ferreras Marcos, Thyssen-Bornemisza Museo Nazionaleko Hezkuntza Arloko burua; Encarna Lago, Lugoko Probintziako Museo-sareko kudeatzailea eta Antonio Espinosa, la Vila Joiosako Udaleko (Alacant) Ondare Historikoaren eta Museoen Udal Zerbitzuko zuzendaria eta Vilamuseu, la Vila Joiosako Museo eta Monumentuen Sareko zuzendaria. Jarduera-programa www.ondareabizkaia.eus webgunean edo ohiko lekuetan aurki daitezkeen katalogoetan kontsulta daiteke. Erreserbak online, telefonoz edo posta elektronikoz egin daitezke. Ondarearen Europako Jardunaldiei buruzko informazio guztia   www.ondareabizkaia.eus webgune berrian dago.

 

Informazio gehiago: PRENTSA EREMUA

 

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·