Women’s Legacy Europako foroak Ingalaterra, Frantzia, Eslovenia eta Italiako ordezkariak bilduko ditu online urtarrilaren 27an Aldundiak koordinatuko duen lehen topaketan, eta irekita egongo da interesa duten pertsona eta kolektibo guztiei. Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak konpromiso irmoa du lehen topaketa honetan gauzatu eta datozen hilabeteetan jarraipena izango duen Europako proiektuarekin. Era berean, etorkizunean aliantzak eta lankidetzak zabaltzen jarraitzearen aldeko apustua egiten du, emakumeek kultura-ondarean duen papera berreskuratu eta balioesteko. Foroan izena ematea doakoa da, eta urtarrilaren 25aren aurretik egin behar da, esteka honetan: www.bizkaikoa.bizkaia.eus
Bizkaiko Foru Aldundiak Women’s legacy Europako lehen foroa zuzendu eta koordinatuko du datorren urtarrilaren 27an. Online topaketa egingo da 9:00etatik 14:00etara, eta ondarea genero-ikuspegitik interpretatzeko Europako esperientziak bilduko ditu. Foroak datozen hilabeteetan proiektuari atxikitako lau bazkideekin egingo den lanaren oinarriak ezarri nahi ditu.