Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri
Irudia

2020 Jarduera Egitaraua

URTEKO EGITARAUA

Irudia

Bizkaiko Museoen Hezkuntza Programa

OLGETAN EZAGUTU

Albisteak

Irudia

FORU MUSEOAK SAREETAN

2020/03/24

Bizkaiak museoen foru-sarea ireki du, sare sozialen bitartez

 

Arkeologi Museoa, Arrantzaleen Museoa, Euskal Herria Museoa, El Pobal burdinola, La Encartada Fabrika-Museoa eta Santimamiñek guztientzako jarduerak eskaintzen dituzte, beren sare sozialen bidez

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen sareak abian jarri ditu hainbat ekimen, museoen sare sozialen bitartez. Konfinamenduan foru-museoak publikoari itxi zaizkiola eta, Bizkaiko Aldundiak hainbat ekimen eskaintzen ditu jakingura erne mantentzeko eta historiaren eta foru-museoen bildumen ezagutza lasaitu bat sustatzeko.

 

Arkeologi Museoak, Arrantzaleen Museoak, Euskal Herria Museoak, El Pobal Burdinolak, La Encartada Fabrika-Museoak eta Santimamiñek guztientzako ekimenak eskainiko dituzte, beren sare sozialen bidez, etxetik irten gabe hainbat eratako erronka berezietan parte hartzea sustatzeko.

 

Bertaratze birtual honi esker, interesa duten eta sare sozialetan jarraitzaile diren pertsonek sareko museoen ezagutza zabal eta integrala bereganatu ahal izango dute; halaber, jarraitzaileen artean informazioa trukatzea bultzatuko da.

 

Foru museoen osaera askotarikoa da eta museoetako bildumek eta baliabideek Bizkaiko historiaren eta kultura ondarearen aldi eta eremu desberdinak barne hartzen dituzte.

 

INFORMAZIO GEHIAGO: PRENTSA EREMUA

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·