Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri
Asko ... eta gehiago

2023KO JARDUEREN EGITARAUA

Bizkaiko Foru Aldundiko museo, areto eta interes tokien programa.

MUSEKINTZA Jaialdia 22/23

MusEkintza jaialdiak Bizkaiko museo eta leku historikoetan arte eszenikoak taularatuko ditu.

IBILBIDE HISTORIKOAK

IBILBIDE HISTORIKOAK

8 plan Bizkaia ezezagun batean murgiltzeko. Ekainetik irailera arte.

Albisteak

irudia

Daniel Lismore, Paco Clavel eta modaren profesionalak La Encartada Modan

2023/05/23

Daniel Lismore, Paco Clavel eta Bizkaiko modaren profesionalak La Encartada Moda 2023an izango dira, iraunkortasuna ardatz hartuta.

 

Ekainaren 9an eta 10ean la Encartada Moda itzuliko da,  mende bat baino gehiagoko historia duen makineria bere horretan gordetzen duen industria-ondarearen erreferentziazko lekuan, La Encartada fabrika-museoan, tokiko, estatuko eta nazioarteko diseinuan ospetsuak diren profesionalak erakartzeagatik eta desfileak, erakusketak, proiekzioak eta tailerrak egiteagatik nabarmentzen den ekitaldian.

Edizio honetan La Encartada Modak upcycling-ean jarriko du arreta eta Bizkaiko diseinatzaileen desfileak eskainiko ditu bi egunez, Leire Rodriguez, Rovel bere firmarekin, Pablo Gangoiti, Aiza Couture eta Álvaro Valcárcel; era berean bertan egongo dira Daniel Lismore nazioarteko artista, Krizia Robustella diseinatzailea, Margil Peña eta Ana Viglioneren Reparto marka. Paco Clavelek musika jarri du ekainaren 10ean jardunaldiari amaiera emango dion saioan.

Programazioa   www.laencartadamoda.eus webgunean kontsulta daiteke eta ekitaldira joateko aldez aurretik izena eman behar da. Jarduera guztiak doakoak dira. Autobusak jarriko dira Bilbotik eta Balmasedatik la Encartada Modara joateko.

 

INFORMAZIO GEHIAGO: PRENTSA EREMUA

 
  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·