Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri
Asko ... eta gehiago

2023KO JARDUEREN EGITARAUA

Bizkaiko Foru Aldundiko museo, areto eta interes tokien programa.

MUSEKINTZA Jaialdia 22/23

MusEkintza jaialdiak Bizkaiko museo eta leku historikoetan arte eszenikoak taularatuko ditu.

WOMEN´S LEGACY

WOMEN´S LEGACY

Ondarea, emakumeen emaria

Albisteak

irudia

Omako Basoa margotzeko azken fasea hasi da eta urrian jendearentzat irekiko da.

2023/03/28

 

Bigarren fasean, 19 multzo artistiko margotuko dira, martxotik 2023ko uda amaiera arte.

Omako Basoa pintatzeko prozesuan murgilduta dago eta bisita gidatu bidez soilik bisitatu ahal izango da. Erreserbatzeko 94 465 16 57 telefonora deitu beharko da.

Bi bisita antolatuko dira apirilaren 1etik aurrera, astelehenetik igandera, egunero, goizeko 10:30ean gazteleraz eta 12:30ean euskaraz, aurtengo irailera arte. Eta urrian, lana amaitu ondoren, jendearentzat erabat irekitzea dago aurreikusita.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak diseinatutako Omako Basoa, Fernando Bazeta EHUko irakaslea buru duen diziplina anitzeko talde baten eskutik, lekuz aldatzeko proiektuak bere bigarren eta azken fasea hasi du

 Gaur goizean, Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Fernando Bazeta eta artistaren semea den Jose Ibarrolarekin batera, Agustin Ibarrolaren lanari jarraipena ematea ahalbidetzen duen proiektuaren garapenean eta burutzapenean eman diren hurrengo urratsak azaldu ditu.

2022ko udan garatutako lehen fasean 14 multzo artistiko egin dira, aurreikusita zegoen bezala, eta guztira 454 zuhaitz margotu dira. Lekualdaketaren bigarren fasea martxoan hasiko da, eta uda amaiera arte iraungo du. Fase horretan, beste 400 zuhaitz eta 19 multzo artistiko margotuko dira, Omako Basoa osatzen duten 33 multzo artistikoak amaitu arte. 

 

INFORMAZIO GEHIAGO: PRENTSA EREMUA

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·