Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

OMAko basoa

OHARRA: Omako Baso Margotua guztiz itxita egongo da mantentze lanak eta sarreretan hobekuntza lanak burutu ahal izateko.

Zatoz paizaia magiko hau ezagutzera - Baso Margotua eta Oma Harana

Omako Basoa da Agustín Ibarrola euskal artistaren lanik ezagunenetako bat. XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadan sortutako “Land art” korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz.

Sortzen eta eraldatzen diren irudiak

Basoan zehar oinez goazela, irudiak sortuz doaz gure begien aurrean: batzuetan zuhaitz bakar batek irudi bat osatzen du baina beste batzuetan zuhaitz-multzo bat begiratu behar da zein irudi osatzen duten ikusteko eta obra ulertzeko. Gainera, irudiak ulertzeko modua ezberdina da nondik ikusten diren kontuan hartuz gero: irudiak eraldatu egiten dira. Azken finean, bisita “pertsonalizatua” da, bisitaria bere obraren protagonista izatea lortzen du artistak.

Harremana
Telefonoa:
94 465 16 57
 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·