Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

1

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Ondarearen Europako Jardunaldiak

 

 

Aurtengoa hamazortzigarren urtea da, etenik gabe, Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldiak ekintzaren edizio berria antolatzen duena, Europar Batasunarekin lankidetzan Europako Kontseiluak Ondare Kulturalaren arloan sustatzen duen sentiberatzeko egitarau ausarta. Ekimenak ibilbide luzea du Europan eta benetan arrakasta aparta lortu du; gaur egun 50 estatu dira parte hartzen dutenak.

 

Jardunaldietan ateak irekita daude eta, aparteko kasuetan eta egun  jakin batzuetan baino ez, jendeari aukera ematen zaio bere ondarea eta historiarekin zerikusia duten bitarteko eta baliabide batzuetara iristeko eta horiek ezagutzeko.


Ondarearen Europako Jardunaldiak Bizkaian


Bizkaiko lurraldeak ekimen honekin bat egiten du eta aurtengoarekin 18 urte bete ditu ataza horretan. Gure Lurraldearen adierazgarri moduan  esan behar da edizio bakoitzean berariazko gai bat proposatzen dela. Ezaugarri horri esker antolatzaileen ahalegina gure historia bereziaren alderdi jakin baten finkatzea lortzen da. Gai erkidea izateak aukera ematen du ekitaldien egitarau orokorrari koherentzia handia emateko eta, halaber, eta hau garrantzitsuagoa da, jarduera oso landuak eta  bereziak, urtero desberdinak direnak,  diseinatzea errazten du.
 

 

Kontaktua: tel 94 406 63 40 / ondareabizkaia@bizkaia.eus

Irudia

2019: Ondarea plazara! Errepertorioak, jakintzak, lekuak eta objektuak agertokira.

Oro har, kultura-ondarea ez da izaten pertsona bakar baten obra. Adierazpen kolektiboak izaten dira gure identifikazioa sortu, gure esperientziari zentzua eman eta gure inplikazioa eta parte-hartzea eragiten dituzten lanak. Eta, gainera, agertokira azaltzen dira; gune komunak izaten dituzte, eta parte hartzera gonbidatzen gaituzte. Gure arbasoek sortu zituzten; hurrengo belaunaldiei transmititzeko bokazioa dute, eta, ondorioz, jarraitutasun-sentimendu bat sorrarazten dute. Sormenaren adierazpenak dira, eta jakintzen trukea, esperientzia kolektiboa eta, azken batean, komunitateen arteko soziabilitatea indartzen dituzte.


2019. urtean, Ondarearen Europako Jardunaldiek protagonismoa eman nahi diete arte komunitarioei, egunerokotasunetik ihes egiteko eta gure kulturaren zati baten jabe egiteko aukera ematen baitigute. Hor...

Albisteen zerrenda

  • Irudia

    “Kulturaondare proiektuetarako Europako finantzaketa” jardunaldia

    2019/04/04

    Apirilak 4. Ondarea eta europar identitatea. Kulturaondare proiektuetarako Europako finantzaketari buruzko jardunaldia Kultura-ondarea berebiziko baliabidea da: balioa sortzeko, gizartea batzeko, gaitasunak garatzeko, enplegua...

  • Irudia

    OEJ 2019: Ideien aurkezpena

    2019/02/26

    Martxoak 26. Ondarea plazara! Errepertorioak, jakintzak, lekuak eta objektuak agertokira. 2019. urtean, Ondarearen Europako Jardunaldiek protagonismoa eman nahi diete arte komunitarioei, egunerokotasunetik ihe...

  • El Amparo eta bere sukaldariak

    “El Amparo eta bere sukaldariak” historia duen sukaldea La Encartada Fabrika-Museora heldu da

    2018/10/19

    Urriaren 18tik otsailaren 17ra bisitatu al izango da Balmasedan eta matxoaren 14tik irailaren 29ra Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoan. Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak inauguratuko du "El Amparo eta bere sukaldariak" erakusketa urriaren 18an. Erakusketak 1879-1...

  • Irudia

    “Mulieres. Mujeres en Augusta Emerita” erakusketa Arkeologi Museoan

    2018/10/06

    Duela 2000 urteko emakumeen alderdiei buruzko hausnarketa Arkeologi Museoan              “Mulieres. Mujeres en Augusta Emerita” Erakusketa urriaren 9tik otsailaren 3ra arte bisitatu ahal izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoan. Erakusketa hau Bizkaiko Foru Aldundiak ...

Albiste gehiago

2019 18
17
Ekaina Uztaila
Al Ar Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Hurrengo ekintzak

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·