Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
Irudia

Ignacio Goitiaren margolanek arteaz blaitzen dute Rekalde Aretoa urriaren 25etik aurrera

2019/10/25

Urriaren 25etik urtarrilaren 26ra bitartean ikusgai izango den erakusketa honek artistak azken hiru hamarkadotan egin dituen lanen aukeraketa bat biltzen du.
Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Ignacio Goitia artistarekin batera, Rekalde erakusketa aretoaren aldi baterako erakusketa berria aurkeztu du. Ignacio Goitiaren ekoizpenaren hogeita hamar urteko atzera begirakoa da foru aretoan jarritako erakusketa. Artistak berak diseinatu eta komisariatutako eszenaratze zaindu eta eszenografiko baten bidez, erakusketa honek Rekalde areto osoa hartzen du..
Lorea Bilbaok azpimarratu duenez, "Denborarekin, pixkanaka-pixkanaka eta esfortzu handiarekin, Gorputz artistiko handi bat garatu du artistak, eta horren originaltasunak harritu egiten gaitu eta ez du inor axolagabe uzten. Erakusketa honek corpus artistiko horren zati bat islatzen du, bisitariak bere sorkuntza-lan bikainak ezagutu eta, batez ere, gozatu ahal izan ditzan". Diputatuak gaineratu duenez, "Bere irudien irudikapen oparo eta koloretsuaren ondoren, gai unibertsalei eta gaurkotasun handiko gaiei buruzko hausnarketa kritikoak daude azpian, hala nola immigrazioa eta globalizazioa edo arkitektura handien semiotika eta boterearekin duten harremana".
Erakusketak bere berrogeita hamar lan adierazgarrienak biltzen ditu, oso leku ezberdinetako bilduma partikular eta instituzional ezberdinetakoak. Bere lanaren funtsezko gakoak, 1988tik gaur egunera arte jorratutako aldi eta gai nagusiak jendeari erakustea da helburua.
Informazio gehiago: https://bit.ly/36b4ivH

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·