Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
Irudia

Zin-bidea Bizkaiko Foru Aldundiaren ibilbide historikoen barruan sartu da, programa lurr...

2018/06/01

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ibilbide historikoak programa lurraldean zehar zabalduko da. Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak ekimenaren berritasunak azaldu ditu, eta diputatuaren arabera hauxe da xedea: Bizkaiko ondare historikoa herritar guztiei helaraztea, eta guzti-guztiok baloratzea gure lurraldeko altxor paregabea zaintzearen eta aintzat hartzearen garrantzia. Bilbaok hauxe gehitu du: Kultura zabaltzeko proiektu bat da, ezagutza eta ikertzeko beharra sortzen duten leku historikoak ikusgai jartzen dituen ekimen bat.

Proiektua 2012. urtean abiarazi zen, eta urtez urte doa handitzen. Aurtengo edizioan Zin-bidea gehitu zaio. Hori horrela, zazpigarren edizioan hiru ibilbide historiko eskainiko zaizkie herritarrei: Malmasin, Urdaibai eta Zin-bidea.

Ibilbide historikoak programa ekainean, uztailean, abuztuan eta irailaren 21etik 23ra antolatuko da.

Bisiten programa Malmasingo ibilbide historikoarekin hasiko da, ekainaren 2an, eta hilabeteko asteburu guztietan egingo da Basaurin eta Arrigorriagan. Ibilbide horretan Finagako San Martin, Malmasingo gotorlekua nahiz Abrisketako San Pedro bisitatuko dira.

Bestalde, Urdaibaiko ibilbide historikoa deritzona uztailean eta abuztuan gauzatuko da, eta gai horretan adituak direnek toki guztietako xehetasunak eta burututako ikerlanen emaitzak emango dituzte. Aipatutako eremuan leku hauek bisitatuko dira: Foruko herrixka erromatarra, Tribisburuko nekropolia, Katilotxuko estazio megalitikoa, Arrola-Arrolaguneko Oppiduma eta Ereñozarreko gaztelua.

Amaitzeko, aurtengo berritasuna Bizkaiko Zin-bidea izango da, eta irailaren 21tik 23ra bitarteko asteburuan egin ahal izango da.

Aldundiak euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko ditu bisitak, eta ibilbide horretan parte hartuko duten pertsonen kopurua murriztua izango da. Kalitatezko zerbitzu jasangarria eskaini ahal izateko, bertaratu nahi dutenek aurretik erreserba egin beharko dute, telefonoz (688 856 689) nahiz helbide elektroniko honetara idatziz: ibilbideak@bizkaia.eus.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·