Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
LURRALDE BIZIA 2017

LURRALDE BIZIA 2017 ARGAZKI LEHIAKETA (OEJ)

2017/11/24

Vidal Escalanteren “La magia de la noche” izan da Lurralde Bizia 2017 argazki-lehiaketaren I. edizioaren irabazlea

600 euroko saria jaso du, eta Bizkaibuseko autobusetan jarriko da ikusgai abenduaren 11tik 27ra. Vicente Reyes Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak banatu ditu sariak. Beste hiru sari gehiago egon dira, bakoitzak 150 € jaso ditu. Hona hemen saridunak: Gonzalo Bartolomé Tierra “En cualquier estación, Bizkaia en mi corazón” lanarekin, Angelines Rodríguez Andrés “Sabemos lo que pasa, mostramos cómo pasa” argazkiarekin eta Iñaki del Olmo Madariaga “El otro lado de Bilbao, reflejo de Bizkaia” argazkiarekin.

“Herritarren parte hartzea sustatuz Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partziala berrikusteko prozesuan”

Gaur goizean, Vicente Reyes Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak sarian banatu dizkie Lurralde Bizia 2017 argazki-lehiaketaren I. edizioaren irabazleei; saria Bilbo Metropolitarreko paisaiei buruzkoa da. Bilboko Rekalde aretoan eginiko ekitaldi batean egin da sari-banaketa; Ángel Anero Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko zuzendariak ere parte hartu du ekitaldian.

Guztira jaso diren 151 irudien artean aukeratu dira argazki irabazleak; gure lurraldeko area funtzional handiena osatzen duten 35 udalerriei buruzkoak izan dira argazki guztiak.

Lehen saria, 600 €, Vidal Escalante Pérez afizionatuak aurkeztutako "La magia de la noche" argazkiarentzat izan da. Zuri-beltzean eginiko argazki bat da, Galindo Sestaorekin lotzen duen azpiegitura ikusgarriari buruz egileak duen ikuspegia adierazten duena. Diruzko saria jasotzeaz gainera, argazkia ikusgai jarriko da Bizkaibuseko autobusetan, Bilbo Metropolitarreko lineetan, abenduaren 11tik 27ra bitartean.

Gainera, 150 euroko hiru sari eman zaizkie egile hauei: Gonzalo Bartolomé Tierra, Angelines Rodríguez Andrés eta Iñaki del Olmo Madariagari, hurrenez hurren, "En cualquier estación, Bizkaia en mi corazón", "Sabemos lo que pasa, mostramos cómo pasa" eta "El otro lado de Bilbao, reflejo de Bizkaia" lanak direla eta.

Vicente Reyesek positibotzat jo ditu ekimen horretan zale bizkaitarrek izan duten parte-hartzea eta aurkeztu diren argazkien kalitate handia. Bere esanetan,irudietan islatzen da Bilbo Metropolitarra osatzen duten udalerriek azken urteetan izan duten eraldaketa sakona. Nahi dugun Bizkaia sortzeko orain arte egin den lana, eta hemendik aurrera egiteko dagoena. Hausnarketa hori guztion artean egin behar dugu, eta ingurune horretan bizi diren pertsonek ekarpen berezia egin behar dute prozesu horretan.

Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak

Lurralde Bizia I. argazki-lehiaketa Ondareari buruzko Europako 2017ko Jardunaldiak direla-eta eginiko jardueretako bat da. Aurtengo gaia "Paisaia kulturalen eraikuntza" da; beraz, gaia bat dator Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Saila egiten ari den Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partziala berrikusteko prozesuarekin. Gainera, prozesuari lotuta, "Lurralde Bizia" partaidetza eta zabalkunderako prozesua egiten ari da. Lehiaketa honen helburu nagusia da parte-hartzea areagotzea Bilbo Metropolitarra berrikusteko prozesuan.

Aurkeztutako argazkiak www.bizkaia.eus/revisionPTPBM web orrian eta korporazioaren sare sozialetan argitaratuko dira.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·