Logo de la Diputación
 
OEJ 2017

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIEN 17. EDIZIOA BIZKAIAN

2017/09/29

Urrian doako 300 jarduera egongo dira 78 udalerritan, Bizkaiko historia eta txokoak hobeto ezagutzeko
Aurten, Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldien 17. edizioa ospatuko du; lurraldean ibilbide finkatua duen kultura-ondarea hedatzeko programa horretan, gero eta toki- eta eskualde-eragile gehiago parte hartzen ari dira jendeari urrian eskaintzen zaizkien jarduerak antolatzeko. Doako 276 jarduerak Bizkaiko paisaiaren ikuspegi desberdinak erakutsiko dituzte, eta aukera paregabea izango da enklabe batzuk profesionalek, interpreteek eta boluntario aktiboek lagunduta bisitatzeko. Paisaia Bizia. Kultura-paisaiak eraikitzea da edizio honetan aukeratutako gaia eta ondareari lurraldearen ikuspegitik helduko dio, hots, natura-, ekonomia-, gizarte- eta kultura-faktoreek gaur egun ikusten dugun paisaia eratzeko parte hartzen duten prozesuak garatzen diren espazio fisikoaren ikuspegitik. Informazio guztia atxikitako katalogoetan agertzen da.
Ondarearen Europako Jardunaldien Bizkaiko hamazazpigarren edizioa inoiz baino indartsuago etorriko da; izan ere, lurraldeko 78 udalerritan egingo diren doako 276 jardueraren bidez, herritarrak profesionalek lagunduta hurbildu ahalko dira Bizkaiko ondarera.
Bizkaian askotariko programa plural eta dinamiko batez gozatu ahalko da, eta horrek herritarrei beren ondarearekin konektatzen eta beren aberastasuna eta kultura-balioak arakatzen lagunduko die.
Programatutako jardueren aniztasun handia eta originaltasuna dira jardunaldien programaren erakargarri nagusietako bat. Bisitaldi gidatuen, hitzaldi eta erakusketen, agerraldien, dastaketen, antzezpenen, kontzertuen, mahai-inguruen eta familientzako hizketaldi eta lantegien bidez, Ondarearen Europako Jardunaldien programak kultura-eskaintza zabala egingo die herritarrei urrian, 78 udalerritan; horri esker, programa urriko kultura-egutegiko ezinbesteko hitzordua izango da.
"Paisaia bizia. Kultura-paisaiak eraikitzea" da jarduera guztiak biltzen dituen gaia. "Paisaia" ikuspegi zabal batetik definitzen du programak: hain zuzen, iraganeko egitateen lekukotza materiala dela-eta gure historiako paisaia izateaz gain, etengabe eraldatzen ari den subjektu aktibo eta dinamikoa ere bada. Gaia programan aurreikusitako jarduera guztietarako hari gidaria izango da.
INFO GEHIAGO: http://web.bizkaia.eus/eu/web/area-de-prensa/hasiera
 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·