Logo de la Diputación
 

EUSKAL HERRIA MUSEOA (GERNIKA-LUMO): XABIER SAÉNZ DE GORBEA IN MEMORIAM

2017/04/22

Euskal Herria Museoak omenaldia eskainiko dio Xabier Sáenz de Gorbeari erakusketa baten bidez

"Xabier Sáenz de Gorbearen Gernikak. In memoriam" izena jarri diote astelehenean, apirilak 24, inauguratuko den erakusketari. Bertan jaso dira komisarioaren lotura museoarekin, foru-hiribilduarekin eta bonbardaketarekin, gertakizun horren 80. urteurrenean. Erakusketak, dokumental izaera nabarmenekoak, Sáenz de Gorbearen alde desberdinak jorratu ditu: komisario, kazetari eta ikertzaile.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herria Museoaren bidez, "Xabier Saénz de Gorbearen Gernikak. In memoriam" erakusketa prestatu du, omenaldi hunkigarria euskal kulturaren izen handiko pertsona bati, Gure Artea sariaren irabazle izan zena 2012. urtean.

Erakusketa apirilaren 24tik 2018ko urtarrilaren 21era arte ikusi ahalko da. Dokumental izaera nabaria dauka, eta bildu du Saénz de Gorbeak komisario, kazetari eta ikertzaile gisa Gernikari utzi dion legatu ikaragarria.

IRAKURRI GEHIAGO: bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·