Logo de la Diputación
 

ONDARE ARETOA: DILIGENTZIATIK BIZKAIBUSERA

2017/02/16 - 2017/04/27

Bizkaiko autobus bidezko garraio publikoaren historiari buruzko erakusketa.

Erakusketan, agertoki batzuk erakusten dira; haien bidez, errepide bidezko garraio publikoaren eboluzioa islatzen da modu didaktiko eta entretenigarri batean: lehenengo diligentziak, lurrunez mugitzen ziren lehenengo autobusak, lehenengo linea erregularrak, herrietako autobusak.... Horiek guztiak ikus daitezke, gaur egun Bizkaibusek dituen operadoreetara heldu arte.

Honelako objektu batzuk miresteko aukera egongo da: XIX. mendeko diligentzia bat, 20ko hamarkadako autobus bat eta 50eko hamarkadako geltoki bat. Baita garaiko material grafikoa ere: argitaratu gabeko argazkiak, lehengo txartelak, kartelak... Horiez gainera, 50eko hamarkadako geltoki bateko txarteldegi bat eta antzinako garaje bat ere ikusi ahal izango dira, Bizkaiko garraio publikoaren hasierako une horiek gogora ekartzen duen giroa sortuta.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·