Logo de la Diputación
 

ARKEOLOGI MUSEOA: ATZERA BEGIRAKO MUSEOAN BARRENA.

Arkeologi Museoa (Bizkaiko Arkeologikoa Museoa) - ERAKUSKETA

2017/01/27 - 2017/04/30

ATZERA BEGIRAKO: MUSEOAN BARRENA.

Arkeologi Museoa Bizkaian egiten diren indusketa arkeologikoetan berreskuratzen den Ondare arkeologikoa jaso, ikertu eta kontserbatzeko ardura duen zentroa da. Bere fondoetan, teknologia berriaren arabera edo belaunaldi bakoitzak bere iraganari buruzko dituen galderen arabera, aztergarriak diren material ugari dago.

Hauetariko material asko, museoko erreferentziazko erakusketaren parte ez direnez, oso gutxitan ikusi ahal ditugu. Horregatik, orain dela lau urtetik, aldizka pieza batzuk biltegietatik irteten dira denontzako ikusgai egoteko.

Urte hauetan 15 objektu aurkeztu dira, eta beraien izaera, elaborazio, erabilera edo kronologia ezberdinengatik elkarren artetik deskonektatuta daudela sentitu arren, guztiek beste garai batzuetara eramaten gaituen denbora kapsula bezala jokatzen dute. Guztiek fabrikatu, erabili eta baztertu zituzten gizarteen istorioak kontatzen dizkigute, aurretiko pertsona hauek zer sentitu zuten, nola bizi ziren eta nola hiltzen ziren ulertarazten lagunduz.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·