Logo de la Diputación
 

ERAKUSTALDI OSOA EL POBAL BURDINOLAN

El Pobaleko Burdinola - BISITALDI GIDATUAK

2016/01/01 - 2016/12/31

El Pobaleko burdinolan egiten den bisita ibilbide gidatua da, eta haren bidez nahi dena da egun des-agertuta egon arren iraganeko garaietako ekono¬mian eta gizartean funtsezkoak izan ziren zenbait prozesu eta teknologia jendeak ulertzea. Horre¬zaz gain, burdinolako eta errotako makineriaren abiarazteak bisitariei ahalbidetzen die hobeto ulertzea giza asmamena nola erabili zen baliabide naturalak lortzeko, geroago tresnetan eta elika¬gaietan eraldatzeko.

Sutegian errementariak egiten duen forja lanak eta ematen dituen azalpenek modu argigarri ba¬tean osatzen dute bisitaren berbaldia. Azken ba¬tean, horrekin guztiarekin lortu nahi dena da leku honetara hurbiltzen direnek bizipen didaktikoa eta atsegina eduki ez ezik, eurei ere gure arba¬soen eskulangintzako jardueren lekuko diren ho¬riek baloratzeko orduan lagungarri gerta dakiela, finean, denok osatzen dugun gizataldearen identi¬tatearen zati bat direlako, eta, horregatik merezi dute errespetatuak eta kontserbatuak izatea.

  • Ordutegia: larunbatero 12:00etan (80 minutuko iraupena)
  • Tarifak:
    • Orokorra: 5€
    • Murriztua: 3€ (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ezinduak, langabeak, pentsiodunak, familia ugaria eta 10 heldu baino gehiagoko taldeak)
    • Doakoa: 12 urte arte, irakasleak, gidariak eta behar bezala onetsitako prentsa, museoaren eguna: ostirala, MNE: maiatzak 18, herrikoa jaieguna, Nagusi txartela, ICOM (Museoen Nazioarteko Kontseilua) txartela.

Erakustaldian, bisita gidatuarekin batera egiten dena, makina guztiak abian jartzen dira eta errementaria forja lanetan bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen du.

Leku kopurua mugatua da, beraz, gomendagarria da aldez aurretik erreserbatzea info@elpobal.com posta elektronikoaren edota 629 27 15 16 telefonoaren bitartez.


 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·