Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

ARRANTZALEEN MUSEOA (Bermeo): Hitzaldia

Arrantzaleen Museoa

2019/10/09

Urriak 9

Cambios ambientales y paisajísticos en la Prehistoria de Urdaibai.

Juan Carlos López Quintana-ren eskutik.

Juan Carlos Lopez Quintana historiaurrean lizentziatu zen Kantabriako Unibertsitatean, eta 20 urte daramatza arkeologo profesional modura lanean, bereziki Historiaurreko Arkeologian. 2004 eta 2014 artean zuzendu zuen Santimamiñeko kobazuloaren berrikuspen eta indusketen programa da egitasmorik esanguratsuena.

Egun, Historiaurre berriko hilobietan jarri du arreta bere ikerketan, bereziki Megalitikoan, eta Katillotxuko nekropoli megalitikoaren (Urdaibai) eta Mendigana, Errekatxuetako Atxa, Kurtzegan, Otsobaso eta Usengatzuko monumentuen (Gorbeia) indusketak eta azterketak zuzendu ditu. Hitzaldian zehar argituko digu orainalditik iraganera dagoen bidea.

Ekintza hau Bermeon, urriak 5 eta 12 artean, ospatzen den "Mareak" jaialdiaren parte da.

- Ordua: 19:00etan

- Sarrera: Dohain

- Antolatzaileak: Mareak Jaialdia eta Arrantzaleen Museoa

- Informazino gehiago: Tl. 946881171 / E-maila: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·