Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbao): "Palentziako mendietan barrena: Monte Bernorioko oppidum-a"...

2019/09/21

irailak 21

Palentziako mendietan barrena: Monte Bernorioko oppidum-a (Villarén de Valdivia) eta Huerta Varonako aztarnategi erromatarra (Aguilar de Campoo)

Monte Bernorioko oppidum-a, Kantabroen hegoaldeko lurraldean zegoen hiri gotortu bat zen, bederatzi mendez egon zen okupatuta gutxienez. Brontze Aroaren amaieratik (K.a. IX.mendea) Burdin Aroaren amaracino (K.a. I.mendea). Augusto Erromatar enperadoreak suntsitu zuen Kantabroak eta Astureak menderatzeko egindako kanpaina militarretan. Halere, tokia ez zen guztiz bertan behera utzi, antzinako opiddumaren eraikuntza hondakinen gainean, castellum edo gotorleku bat eraiki zen bideen eta lurralde berrien gaineko kontrola bermatzeko.

Bernorio suntsitu zenean, biztanleetariko asko hil egin ziren edo konkistatzaileek eurek erahil zituzten, baina biziraun zutenetako asko toki berrietara joan ziren bizitzera, Huerta Varona esaterako, erromanizazioak sortu zuena. Agidanez, I. mendetik IV.mende bitartean okupatuta egon zen landa inguruko herrigune bat izan zen hainbat eraikinez osatua (tartean mosaiko ederrez hornitutakoren bat).

Prezioa: 45 €

Plaza mugatuak. Aurretiko izen-ematea: Mallonako Galtzadak, 2 / Prim kalea z/g. 48006. Bilbo arkeologimuseoa@bizkaia.eus Telefonoa: 94 404 09 90

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·