Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

Zientzia Astea

Arkeologi Museoa (Bilbo) - AURKEZPENA

2018/11/07 - 2018/11/11

Azaroak 7-11.

ARKEOLOGI MUSEOA ZIENZIA ASTEAN EGONGO DA.

3 ekintzekin:

1/ “IKUSTEZINAREN” ARKEOLOGIA
Bizkaia Aretoan, Azaroak 7 eta 11 bitartean
Standean arrasto arkeologiko motak aurkeztuko ditugu, hauek jasotzeko zenbait estrategia azalduko ditugu, flotazio metodoa azpimarratuz, emaitza hoberenak ematen duen metodoa delako eta sedimentuan prozesatzen den guztia erakutsiko dugu, beste momentu batzuetan ikusezina dena ikusi ahal izateko.
Info gehiago: http://zientzia-astea.org/eu/schedule/museo-arqueologico-la-arqueologia-de-lo-invisible/

2/ PALEONTOLOGIA ETA ARKEOLOGIA TAILERRA
Azaroak 10: 18:00, 18:30, 19:00 y 19:30 h (6 - 12 urte) Bizkaia Aretoan
Tailer honen bitartez, parte-hartzaileek arkeologoen landa-lana ezagutzeko aukera izango dute, aztarnategi artifizial batetan egindako indusketaren bitartez. Alde batetik, aztarnategiak nola antolatzen diren eta indusketarako metodo egokia ezagutuko dute. Beste alde batetik, aztarna arkeologiko (landutako harria, zeramika zatiak, fauna aztarnak) ezberdinak identifikatuko dituzte, ondoren poltsetan sartuz, geroago hauek biltegiratu, erakutsi edo ikertu ahal izateko.
Erreserbak eta ordutegia: http://zientzia-astea.org/eu/schedule/taller-de-paleontologia-y-arqueologia-2/


3/ LABORATEGI BAT MUSEOAN? ZAHARBERRITZEA, KIMIKA ETA ARKEOLOGIA ELKARLANEAN
Azaroak 9 ta 10: 17:00 y 18:30h (guztioi) Arkeologi Museoan
Erakusketa geletan ikusten ez diren material arkeologikoak kontserbatzen diren espazioetara bisita gidatu bat egingo dugu. Zaharberritze laborategia bisitatuko dugu, ahulen dauden objektuetan burutzen ari diren tratamenduak hurbiletik ikusteko eta teknologia berriek gure ondarearen kontserbazioa eta ikerketa nola ahalbidetzen duten inguruko erakustaldi batetan egoteko aukera izango dugu.
Erreserbak eta ordutegia: http://zientzia-astea.org/eu/schedule/sabes-como-se-conservan-en-las-excavaciones-arqueologicas-de-bizkaia-ven-a-descubrirlo-al-arkeologi-museoa-2/



 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·