Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

ONDARE ARETOA (Bilbao): BEGIRADA GERATZEN ZAIT. Erakusketa

2018/06/05 - 2018/06/26

2018ko ekainaren 5etik 26ra.

Blas de Oteroren olerki batzuk ikusteko moduan interpretatzen dituzten artisten talde-erakusketa.

Erakusketa Orozkoko udalaren, Beguesko udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bartzelonako Diputazioaren arteko lankidetzaren emaitza da, Bilboko udalarekin eta

Fundación Blas de Oterorekin batera. Erakunde publiko hauek ados jarri dira, bere olerkiak ikusteko moduan interpretatuta, berrogeita hamarreko hamarkadako gizarte-poesiaren adibiderik adierazgarrienetako baten figura omentzeko eta gogorarazteko.

Omenaldian parte hartzen duten artistak hogeita hiru dira, euskaldunak eta katalanak, besteak beste Agustín Ibarrola, José Ibarrola, Naiel Ibarrola, Ane Pikaza, Rober Garay, Soiarte Alday, María Helguera eta Pep Fajardo.

“Begirada Geratzen Zait” erakusketa. Ikusizko omenaldia Blas de Oterori, lankidetza eta komunikazio erreminta moduan lengoaia artistikoaren erabileraren adibide oso argia da.

Erakusketa egitearen ideia Beguesko udal mugartean, Parc del Garraf esparruaren barruan, kokatuta dagoen Vallgrassa, Arteen Zentro Esperimentalaren zuzendaria den Jordi Aligué artista katalanarena izan zen. Bartzelonako Xarxa de Parcs Naturals-en ekipamendu hau artea protagonistatzat duen espazio singularra da eta emozioen, artearen eta kulturaren lengoaien bitartez pertsonen eta euren lurraldeen arteko komunikazio-zubiak sortzeko bokazio oso argia du.

Ondare Aretoa. Mª Díaz de Haro 11. Bilbo

Ordutegia: astelehenetik larunbatera 10,00 - 14,00 h eta 17,00 - 20,30.

Igandeak eta jaiegunak itxita.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·