Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
Irudia

SANTIMAMIÑE (Kortezubi): Bisita bereziak

Santimamiñe koba

2018/05/18 - 2018/05/20

Maiatzak 18, 19 eta 20.

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, datorren maiatzaren 18tik 20ra Santimamiñeko koba eta gune arkeologikoak programazio berezia izango du eta bisita gidatuak doan izango dira.

Maiatzaren 19an, larunbata, arratsaldeko zortzietan, arkeologia experimentalean aditu den Iñaki Libanok jabalina-jaurtiketa erakustaldi bat egingo du. Ondoren, 21:15etan bisita gidatu berezi bat egongo da Santimamiñeko gune arkeologikora.

Maiatzaren 20an goizeko 11:00 eta 12:00etako bisitek animazio berezia izango dute

Ordua: Bisiten ohiko ordutegian.

Sarrera: Doan. Erreserba aldez aurretik egitea derrigorrezkoa da.

Informazio gehiago: 944651657 - santimamine@bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·