Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

ERAKUSKETA IBILTARIA: “Bizkaia, izadi sublimea” (Portugalete)

2018/04/03 - 2018/04/28

Apirilaren 3tik 28ra.

Bizkaia, izadi sublimea Santiago Yanizen argazki-erakusketaren izenburua dugu. Erakusketak inguruneotako argazkiak ditu ikusgai: Gaztelugatxeko Doniane,Urkiolako eta Gorbeiako parke naturalak eta Tunelbocatik Barrikarainoko kostaldeko paisaiak. Argazkiek egilearen testu bana dakarte zeinetan irudiok ateratzeko orduan hark erabilitako teknikak eta irudiak azaltzen baititu.

Santi Yaniz Bilboko argazkilaria eta 1980.urtetik aurrera kazetaria ere badugu. Euskal paisaiak, mendiak eta, oro har, natura batik bat ateratzen du bere argazkietan. Izan ere, aldizkari eta liburu askok argitaratu dute hark eginiko ehunka erreportaje eta lan.

Lekua: Gazte Gela. Gaestro Zubeldia, z. g.

Orduak: Astelehenetik ostiralera, 16:00-21:00 / Larunbatetan, 10:00-14:00 eta 16:00-21:00.

Argibide gehiago: 94 472 92 84 / aulajoven@portugalete.org

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·