2018/04/13 - 2018/05/26
Apirilaren 13tik maiatzaren 26ra.
[…] 1945eko maiatzean, Bilboko Carlton Hoteleko areto urdinean, lehen urratsak ematen hasi zen Asociación Artistica Vizcaína (Bizkaiko Elkarte Artistikoa).
Elkartearen lehendabiziko Zuzendaritza-Batzan pintorek hauek osatu zuten, buru Juan Arostegi Barbier zela: Urbezo, Bustillo, Juan Bayon “Bay –Sala”, Matia, Saenz, Bengoa, Uribe, Alvarez Ajuria, Quintana, Zubigaray, Santafe Largacha, Arturo Martínez Taubmann eta Merino.
Azken 70 urte hauetan elkarteko pintore, poeta eta rapsoda askok utzi dute beren urrats ezabaezina. Gaur egun zerbait bagara, Bizkaiko Elkarte Artistikoa sortzeko ideia, Artea eta Kultura sustatu eta zabaltzea, uztartu eta ondoren zabaldu zutenei zor diegu.
Pintatzea ez da bakarrik zerbait imajinatzea eta islatzea. Artistak bere abilezia, arima eta grina jartzen ditu bertan. Eta poetak zioen bezala, "begien gozamenerako eta arima hezteko da" […].
Jose Ramon Lopez (Poeta). Bizkaiko Elkarte Artistikoko burua.