Logo de la Diputación
 
rodet

ONDARE ARETOA: Roberto Rodet erakusketa

2018/01/16 - 2018/04/07

Urtarrilak 16 / apirilak 7

Erakusketa honetan, gerraosteko belaunaldiko margolari honen lanaren berreskurapen historikoa egiten da.

Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoarekin batera antolatu da erakusketa; han, egile honen paisaiak erakutsi dira Ondareari buruzko Europako Jardunaldien 2017ko edizioaren barruan. Bilbon, berriz, erakusketa zabaldu egin da, eta 60 artelan —margolan eta marrazkiak— daude ikusgai; hala, artistaren obraren ikuspegi oso bat eskaintzen zaie ikusleei.

ROBERTO RODET VILLA artistak (Balmaseda, 1915-1989) hainbat diziplina landu zituen; interes anitz zituen, eta kultura zabala. Margolaria izan zen; poesia idatzi zuen, eta artea zaharberritzen ere aritu zen. Balmasedako Pasio Biziaren zuzendari artistikoa izan zen, eta bultzada erabakigarria eman zion; Grupo artístico Balmasedano berrantolatu zuen, eta arrakasta handia lortu zuen harekin, zuzendari artistiko zein eszenografo moduan; halaber, zine zuzendari izateko lehiaketetan parte hartu zuen. Horrez gainera, zenbait urtetan parte aktiboa izan zuen Bilboko gaur egungo Arte Ederren Museoa antolatzen.

Inaugurazio-ekitaldia: Urtarrilaren 16an, 19:00etan, Ondare aretoan.

TOPAKETA RODET VILLAren lanarekin, Pilar Mur adituaren eskutik; artistaren alabak ere bertan izango dira.

Erakusketaren inaugurazioa dela eta, PILAR MUR Artearen Historiako doktore eta euskal artean adituak Rodet Villaren lanak aurkeztuko ditu. Beraz, aretora hurbiltzen direnek aukera izango dute artista honen ezaugarri nagusiak bertan ezagutzeko

Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 10,00etatik 14,00etara eta 17,00etatik 20,00etara.Igandeetan: itxita.
 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·