Logo de la Diputación
 

EUSKAL HERRIA MUSEOA (GERNIKA): Koloreetako Artelanak Familia Tailerra

2017/12/16

2017ko abenduaren 16a, larunbata (16:30)

Koloreetako Artelanak Familia Tailerra izango da Euskal Herria Museoan datorren abenduaren 16an, larunbata, arratsaldeko 16:30etan.

Partehartzaileek Euskal Herria Museoko koadro batzuk ikusiz, koloreen erabilera landuko dute. Ostean, bakoitzak bere artelan propioa margotuko du kolore hotz eta beroen ezaugarriak aplikatuz.

Saioa 4 urtetik gorako ume eta beraien familiei zuzenduta dago. Partehartzea doakoa izango da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea 946255451 telefonora deituz edota euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz. Abenduarn 15a (ostirala) izango da izena emateko azken eguna.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·