Logo de la Diputación
 
NUNCA MÁS IMÁGENES DE GUERRA

TXAKOLINGUNEA (BAKIO): Berriro inoiz ez erakusketa

2017/11/29 - 2017/12/31

2017ko abenduak 1 / 2018ko otsailak 11
Gerra Zibila Euskadin amaitu zenetik 80 urte joan direla gogorarazteko, “Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939” izeneko erakusketa” antolatu dute Bakioko Txakolinguneak eta Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak. Erakusketaren helburu nagusia da oroimen historikoaren berreskurapena sustatzen jarraitzea.
Erakusketa Sabino Arana Fundazioak Leyre Arrieta eta Miren Barandiaran historialari gipuzkoarrei egindako eskariaren emaitza da. Erakusketa 200 argazki baino gehiagoz eta gizarte-maila guztietako herritarren lekukotzez hornitutako 22 horma-irudik osatzen dute. Pertsona ezagunen inguruko aipamenak ere irakur daitezke irudien alboan, hala nola José Antonio Agirre, Mola jeneral frankista, Manuel Irujo, Pasionaria eta besterenak.
“Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939” izeneko erakusketa 2018ko otsailaren 11ra arte egongo da ikusgai Bakion, asteartetik igandera, goizeko 10etatik eguerdiko 2etara.
 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·