Logo de la Diputación
 
lasia

SALA REKALDE: LaSia - Artea ikerketa moduan mintegia.

2017/10/31

Egunak honako hauek izango dira: 2017ko urriak 31, azaroak 28, eta abenduak 19, eta 2018ko urtarrilak 30, otsailak 27, martxoak 20, apirilak 24, maiatzak 29 eta ekainak 12.

Subjektuak ikerketa artistikoan duen lekua

laSIA mintegia EHU/UPVko Arte Ederrak ikerketa taldeak antolatu du Rekalde Aretoarekin lankidetzan Mintegi honen xedea praktika artistikoaren ikerketa-dimentsioa esploratzea da. Mintegi hau artearen praktikaren bidez egituratzen den ikerketan finkatuko da.

Mintegia Rekalde Aretoan burutuko da datorren ikasturtean, 2017-2018 eta hileroko maiztasuna edukiko du. Beti asteartez egingo da eta ordutegia hau izango da: 18:00-20:00 (9 saio izango dira, guztira 18 ordu).

Jarduera doakoa da. 15 plaza eskaintzen dira eta derrigorrezkoa da inskripzioa egitea, web gune honetan aurkitu daitekeen inprimakia betez eta 2017ko urriaren 10a baino lehen salarekalde@bizkaia.eus helbidera igorrita, gaian SEMINARIO LASIA jarrita.

Informazio gehiago www.lasiaweb.com eta www.salarekalde.bizkaia.net

Izen emate epea itxita.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·