Logo de la Diputación
 
Muñatones Gaztelua Delmasen eskutik

Muñatoizko San Martin: kokapen estrategikoa.

El Pobaleko Burdinola - BISITALDI GIDATUAK

2017/10/14

Muñatones Gaztelua hobeto ezagutzeko bisitaldi gidatua. 1339 aldera, Inés de Muñatonesen familiak Juan López de Salazarrekiko ezkontzan dote moduan eman zuen San Martineko orubea, eta egitate horrek "gazteluaren" kokapena baldintzatu zuen: toki estrategiko horretatik, Salazartarrek lur eta itsas bidezko garraioa, merkataritza eta pertsonen zirkulazioa hertsiki kontrolatu zuten. Lope García de Salazarrek, dorre horretan bizi zen pertsonaia garrantzitsuenak eta ezagunenak, bere eraikuntza-garapen gorenera eraman zuen mende bat geroago.

Hizkuntza: gaztelania/euskara.

Elkargunea: Muñatones Gaztelua.

Eguna eta ordua: larunbatean, urriak 14, gidatutako bi bisitaldi 10:30ean eta 12:30ean.

Informazio eta erreserbak: 629 271 516 - info@elpobal.com

Plaza mugatuak.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·