Logo de la Diputación
 

EUSKAL HERRIA MUSEOA (GERNIKA-LUMO): Euskal Herria Erdi Aroan

Euskal Herria Museoa - BIRSORTZEA

2017/09/09 - 2017/09/10

EUSKAL HERRIA ERDI AROAN

2017/09/09,10 Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo)

Bigarren urtez, Euskal Herria Museoko lorategiek Erdi Aroko kanpalekuak hartuko dituzte

Euskal Herria Museoko lorategian XI eta XIII.mendeetako kanpalekuak birsortuko dira asteburuan zehar. Gastronomia eta eguneroko bizitzako tailerra, arma erakusketa, txotxongiloak, etab. Guztia historikoki dokumentatua.

Otsolurrek emango die bizia Erdi Aroko kanpalekuei. Irabazi asmorik gabeko Kultur Elkarte horrek, ertaroko eguneroko bizitza zein aspektu materialak birsortzen egiten du lan; beti ere informazio iturri arkeologiko, idatzi zein artistikoen interpretazio zehatza oinarritzat hartuz.

Sarrera doakoa izango da. Informazio gehiagorako: 94 625 54 51 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·