Logo de la Diputación
 

ARKEOLOGI MUSEOA: ARANBALTZA (BARRIKA) INDUSKETA BISITATZEA

2017/08/18

ARKEOLOGI MUSEOA: LANEAN ARI DIREN INDUSKETA ARKEOLOGIKO BAT BISITATZEA: ARANBALTSA (BARRIKA)

Abuztuaren 18an (ostirala), Santa Elena arkeologoen zaindariaren egunean, bisita bat antolatu da lanean ari diren indusketa arkeologiko bat ikusteko, Barrikako Aranbaltsako aztarnategikoa, alegia. Bisitaren helburua da ikusaraztea museoak erakutsi eta kontserbatzen dituen aztarna arkeologikoek eta bildumek ez dutela ez baliorik ez funtsik beren aztarnategiekin eta testuinguru arkeologikoekin lotuta ez badaude. Bisitak zati bi dauzka: Bisitak zati bi dauzka: Aztarnategian bertan, Joseba Rios Garaizar indusketako zuzendariak lehen emaitzak aurkeztuko ditu eta azalduko du zer prozedura zientifikok gidatzen duten landa-ikerketa arkeologiko bat. Ondoren, Arkeologi Museoko biltegietan, museoko zuzendari Diego Garate Maidaganek berreskuratu diren materialak erakutsiko ditu eta azalduko du zer lan egiten diren museoan materialok aztertu eta kontserbatzeko.

Aldez aurretik izena eman behar da. Prezioa: 12 €

Plaza mugatuak.

Izena ematea abuztuaren 14ra arte.

Telf. 94 404 09 90

arkeologimuseoa@bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·