Logo de la Diputación
 

SANTIMAMIÑE (KORTEZUBI): URTEURRENA ETA TAILERRAK

2017/07/29 - 2017/07/30

SANTIMAMIÑEKO MARGOEN AURKIKUNTZAREN URTEURRENA ETA "AZKEN DOMEKA"

Santimamiñe 2017ko Uztailaren 29an

Santimamiñeko labar margoen aurkikuntzaren urteurrena ospatzeko, uztailaren 29an Santimamiñen egun horretan antolatu diren ekintza guztietan sarrera doakoa izango da.

12:00etan Elhuyar Fundazioak ekoizturiko “HISTORIAURRERA BIDAIA” dokumentalaren emanaldia

20:00etan Silex talla

Historiaurrean silex eta tresneriaren lanketa praktikoa izango da Iñaki Libano adituaren eskutik.

Ondoren, argi-zuziriak erabiliz kobazulora joango gara non arpa eta txalaparta bidez emango den kontzertua gozatzeko aukera izango dugun.

Adin guztietara zuzendua dago eta egun honetako ekintza guztiak doakoak dira. Aurretiaz izena eman behar da santimamine@bizkaia.eus helbide elektronikoan, edota 944651657 telefono zenbakian.

"AZKEN DOMEKA" PROGRAMA

“Nomadak Santimamiñen” PISTA JOKOA

2017ko uztailaren 30 (12.00)

Pista eta rol ezberdinak jarraituz, Santimamineren inguruko historiaurreko biztanleriaren ezaugarriak eta errealitatea ezagutzeko aukera izango dugu. Animatzen?

Tailerra 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta dohainik izango da. Hori bai, derrigorrezkoa da aurrez erreserba egitea santimamine@bizkaia.eus helbide elektronikoan, edota 944651657 telefono zenbakian.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·