Logo de la Diputación
 
Ibilbide arkeologikoak

ARKEOLOGI MUSEOA: Ibilbide arkeologikoak

Arkeologi Museoa (Bizkaiko Arkeologikoa Museoa) - IBILBIDE ARKEOLOGIKOA

2017/07/04 - 2017/07/16

Arkeologi Museoak Bizkaiko Parke-etxeekin batera ibilbide arkeologikoak antolatzen ditu hauen Ondare Kulturala ezagutarazteko.

Lehendabiziko hitzorduak uztailaren 9an eta 16an izango dira.

- Uztailaren 9an, Museoko arkeologoa den Diego Garateren eskutik Dimako Axlor eta Baltzola kobazuloak ezagutzeko aukera egongo da. Hauek aztarnategi arkeologiko oso garrantzitsuak dira, beste batzuen artean neandertalen giza aztarnak aurkitu izan direlarik bertan.

Izena-ematea: URKIOLAKO PARKE NATURALA Telf. 946 814 155, urkiola.parke.naturala@bizkaia.eus

- Uztailaren 16an, Karrantzako paisaiaren geologia-eraketa eta bertako biztanleek egin duten harrien erabilera ezagutzeko aukera egongo da, Irantzu Guede, Blanca Martínez-García eta Amaia Ordialesen eskutik. Hauek UPV/EHU-ko geologoak ez ezik Museoaren laguntzaile ere badira.

Izena-ematea: ARMAÑONEKO PARKE NATURALA telf. 946 560 079,

armanon.parke.naturala@bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·