Logo de la Diputación
 

El POBAL ( MUSKIZ ) :Museoen Nazioarteko (maiatzaren 20an, larunbatarekin)

El Pobaleko Burdinola - KONTZERTUA

2017/05/20

Industria Ondarea bost zentzumenez

ERAKUSKETA INAUGURAZIOA. Museoen Nazioarteko Egunean Euskal Industria Ondarea argazki-erakusketa aurkeztuko dugu Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak antolatuta. Santi Yaniz argazkilariak egindako lan honek Industria-Monumentu hauen balioa eta estetika indartzen du nabarmen. Argazki-lagina inauguratzeko eta ondare material honek duen garrantzia gogoraraztearren IOHLEEko presidentea den Jabier Puertas izango dugu gurekin.

TXALAPARTA SAIOA. Ttakun ttan ttakun, ttakun ttan ttakun… Zukut taldeko Argibel Euba eta Iñigo Olazabal txalapartarien eskutik, El Pobaleko Burdinolan diren soinu iradokigarriak gogora ekarri guran: uraren zurrumurruarena, suaren txinpartenak, baita ingudean gabiak jotako danbateko zirraragarriarena ere entzungai.

GABIA. Argazki-erakusketa, gabia abiaraztea eta txalaparta saioa. Saio bi:
1) 10:30etatik 12:00etara
2) 12:30etatik 14:00etara

TXORIPANAK. Eguerdiko 12:00etan, Luis Mari Galíndez okin artisauak jendaurrean El Pobaleko labeetan prozedura tradizionala jarraituz eginiko txoripan gozoak dastatuko ditugu.

DOAN
Sarrera zein jarduerak.

GONBIDAPENA
Bertaratutakoei, bana Muñatones Gaztelua udan bisitatzeko.

ERRESERBAK (plaza mugatuak)
629 271 516 / info@elpobal.com

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·