Logo de la Diputación
 

EL POBAL (MUSKIZ): LEA IBAIKO INDUSTRIA-PAISAIA

El Pobaleko Burdinola - BISITALDI GIDATUAK

2017/05/27

El Pobal Burdinolak Lea ibarrako industria paisaiarako bisitaldia antolatzen du egun osoko irteera batean (9:00-18:00); irteera gidariarekin autobusez Bilbotik (San Nikolasen) eta itzultzea bazkalostean, 16:30ean inguru.

Prezioa: 36 €

EGUNA: Larunbata, maiatzak 27.

Prezioak barne hartzen du: oinezko ibilbide gidatua (2 ordu ingurukoa), joan-etorritakoak autobusez, bazkaria Amorotoko Klaudio jatetxean.

Plaza mugatuak. Erreserba egin behar da: 629 27 15 16 / info@elpobal.com

El Pobal Burdinolatik Bizkaiko industriaurreko paisaiarik eder eta eta interesgarrienetariko bat ezagutzera animatzen zaituztegu.

Ibilbideak Bengoleako burdinola eta errota-multzoan, Gizaburuagan, du hasiera. Hemendik, ibaiaren ertzetik, Pedro Bernardo Villareal de Berriz ilustratuak diseinaturiko edota iradokiriko presak topatuko ditugu, esaterako, Errotabarriko ale bikaina. Ibilaldia Isuntzako itsas-errotan amaituko dugu, Egiguren eta Atxurra ontziolen aurrean.

Ibilbide honetan Amaia Apraizek, José Mari Izagak eta Ainara Martínezek gidatuko gaituzte.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·