Logo de la Diputación
 

EUSKAL HERRIA MUSEO (GERNIKA -LUMO) Museoen Egun eta Gaua 2017

Euskal Herria Museoa

2017/05/18 - 2017/05/20

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA 2017

Maiatzaren 18an "Museoen Nazioarteko Eguna" ospatzeko, Euskal Herria Museora sarrera doakoa izango da egun guztian zehar eta gerturatzen diren bisitariek oparitxo bat jasoko dute.

MUSEOEN GAUA 2017

Maiatzaren 20an berriz, "Museoen Gaua" ospatzen da Europa mailan eta, beste behin ere, Euskal Herria Museoak parte hartuko du iniziatiba honetan. Egun honetan, gastronomia izaten dugu beti ardatz eta aurton, SAGARRA izango da landuko den produktua.

Egun horretan Museoa 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 00:00etara zabalduko da eta, sarrera doakoa izateaz gain, hainbat ekintza antolatu dira: familientzako tailerra, hitzaldia eta oinarritzat sagarra duten plateren dastaketa.

Hitzaldi eta dastaketan parte hartzeko txartelak Museoan eskuratu daitezke 8€tan; hala ere, sarrerak transferentzia bidez erosteko aukera ere egongo da. Horretarako, deitu 94 625 54 51 edo idatzi mezu bat euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·