Logo de la Diputación
 

SANTIMAMIÑE ETA ARKEOLOGI MUSEOA MONUMENTUEN ETA TOKIEN NAZIOARTEKO EGUNEAN

Santimamiñe koba - IBILBIDE ARKEOLOGIKOA

2017/04/22

Monumentuen eta toki historikoen nazio arteko eguna ospatzeko, ibilbide arkeologiko bat antolatu dugu, Arkeologi Museoa eta Santimamiñe elkartuko dituena.

Larunbata, 10:00etan.
Arkeologi Museoko bisita gidatuaren ondoren, Santimamiñera joango gara autobusez. Bertan, 12.00etan, Santimamiñe kobako sarrera eta erreplika birtuala bisita gidatu baten bidez ikusiko ditugu. Erreplika, tokia ba besteko eta aldi berean, kobako galeriak modu jasangarri eta arduratsuan ikusi ahal iza teko Bizkaiko Foru Aldundiak egindako ahaleginen emaitza da

13:30etan Bilborantz irtengo gara.

Prezioa: 11€ (Autobusa eta bisita gidatu biak barne)

Parte hartzeko, Apirilak 12rarte erreserba egitea beharrezkoa izango da.

Izena emateko: santimamine@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat idatziz edo 944651657-944651660 telefono zenbakietara deituz.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·