Logo de la Diputación
 

OMAko basoa

Zatoz paizaia magiko hau ezagutzera - Baso Margotua eta Oma Harana

Omako Basoa da Agustín Ibarrola euskal artistaren lanik ezagunenetako bat. XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadan sortutako Land art korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz.

Sortzen eta eraldatzen diren irudiak

Basoan zehar oinez goazela, irudiak sortuz doaz gure begien aurrean: batzuetan zuhaitz bakar batek irudi bat osatzen du baina beste batzuetan zuhaitz-multzo bat begiratu behar da zein irudi osatzen duten ikusteko eta obra ulertzeko. Gainera, irudiak ulertzeko modua ezberdina da nondik ikusten diren kontuan hartuz gero: irudiak eraldatu egiten dira. Azken finean, bisita pertsonalizatua da, bisitaria bere obraren protagonista izatea lortzen du artistak.

 

Ordutegia

Omako Baso Margotua ikusteko bisitak gidatuak ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan egingo dira, uztailaren 18tik irailaren 7ra.

Egunean bi bisita egingo dira: 12:00etan eta 17:00etan.

Bisitak 15 lagunentzat egingo dira gehienez, gaztelaniaz eta euskaraz.

Bisitaldia egiteko telefono honetara eta aurretiaz izena ematea beharrezkoa da. 94 465 16 57.

Informazioa

Telefonoa:

94 465 16 57
E-mail:
santimamine@bizkaia.eus

Tarifak

Helduak: 3,50€

Langabetuak, jubilatuak, ikasleak eta elbarrituak: 2,25€

6 urtetik beherakoak: doan

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·