Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
Irudia
Jarduerak

La Encartada Fabrika-Museoa

La Encartada fabrika-museoa ehun urtetik gorako kokagunea da, eta, 1892. urtean sortu zutenetik harik eta 1992. urtean itxi zuten arte, artilezko puntu-lanak egiten zituzten bertan. Adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean.

Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aintzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, are interesgarriagoa da, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldati delako. Izan ere, bere kokaguneak, langile-koloniak, plentinen eta barren sistemak eta makinek iraultza industrialaren hasierara garamatzate.

Ondareari begira interés handia daukanez, miltzoa hamarkada batean zehar zahaberritu da, euskal ehungintzaren adierazgarri den museoa sortzeko.

 

Kontaktua

Helbidea: El Peñueco, 11. 48800 Balmaseda

Telefonoa: 946 800 778

Posta elektronikoa: laencartada@bizkaia.eus

Twitter: https://twitter.com/LaEncartada

Facebook: https://facebook.com/LaEncartada

Instagram: https://www.instagram.com/laencartadafabrikamuseo/

_

Ordutegia

Urriaren 16tik apirilaren 14ra:

  • Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00
  • Larunbatetan: 10:30-19:00
  • Igandeetan: 11:00-15:00

Apirilaren 15tik urriaren 15era eta Aste Santuan:

  • Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Larunbatak: 10:30-19:00
  • Igandeak: 11:00-15:00

Itxita urtarrilaren 1ean eta 6an eta abenduaren 25ean.

_

Zerbitzuak

Aretoen alokairua

Aparkalekua

Denda

Atseden gunea eta umeentzako jolas gunea

_

Prezioak

Orokorra: 5,50 €

Murriztua: 3,25 € (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ahalmen urrikoak, langabeak, erretirodunak, familia ugariak eta 10 lagunetik gorako taldeak

Doakoa: 12 urte artekoak, irakasleak, gidariak eta prentsakoak egiaztatuta, MNE (maiatzak 18), Museoaren eguna (ostirala), Nagusitxartela, ICOM txartela eta herriko jaieguna

_

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·