Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

SANTIMAMIÑEKO KOBA (Kortezubi)

Milaka urteko paisaia

Aurreko mendeko hainbat urtetan, Santimamieko koba erreferentzia lekua izan da gure lurraldean. Hamarkada askotan, bizkaitarren ondoz ondoko belaunaldiak haitzulotik ibili eta bertako labar-pinturak eta labar-grabatuak ikusi ahal izan dituzte.

Egun, 100 urtetan bisitak izan ondoren, nahitaezkoa da koba garbitu eta zaintzeko lan sakona egitea, haitzuloa benetako altxor geologiko, artistiko eta arkeologikoa baita. Zati fisiko bat eta zati birtual bat duen aurkezpen berritu baten bidez, jendeak multzoa ingurumena errespetatuz eta modu arduratsu batean ezagutzeko eta horretaz gozatzeko aukera izango du.

Esteka interesgarriak

 

Ordutegia

Bisiten ordutegia:
Apirilaren 15etik urriaren 14ra eta ostegun Santutik Paskua astelehenera. Astelehenetik igandera. 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 15:30, 16:30 eta 17:30.
Urriaren 15tik apirilaren 14ra. Asteartetik igandera. 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00.

Bisitaren iraupena, gutxi gorabehera: Ordu 1 eta erdi.

Informazioa eta erreserbak:
Bisita egiteko hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, ondoren adierazten diren telefonoak edo helbide elektronikoa erabilita edo lekuan bertan, informazio bulegoan.

Ordutegia:
Apirilaren 15etik urriaren 14ra, eta ostegun Santutik Paskua astelehenera: 10:00etatik 19:00etara.
Urriaren 15tik apirilaren 14ra: 10:00etatik 14:00etara.

Telefonoak: 94 465 16 57 / 94 465 16 60

Emaila: santimamine@bizkaia.eus

Tokia

Kokalekua
Basondo auzoa, Kortezubi.

Nola heldu?
Gernika-Lumoko ingurabidean, Lekeitiorantz joko dugu, BI 635 errepidetik Barrutiako biribilguneraino.
BI 2238 errepidetik jarraitu eta Idokiliz auzoa igaro ondoren, eskuineko desbideratzea hartuko dugu BI 4244-tik, errepidea bukatu arte, Lezikako aparkalekuan.

Prezioak

Orokorra: 5,50 euro
Murriztuta: 3,50 euro. 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, pertsona ezinduak, langabeak, pentsiodunak eta kide ugariko familia.
Doako sarrera: 12 urterarte, irakasle, arkeologo, gidari eta prentsa akreditatuak, Haitzuloaren eguna: osteguna, DIM: maiatzak 18, herriko jaia, Nagusi txartela, ICOM txartela.
Eskoletako taldeak: euro bat ikasleko.
Beste taldeak: 10 pertsona baino gehiago 3,25 euro pertsonako.
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·