Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

SANTIMAMIÑE (Kortezubi): Santimamiñe: Arkeologi-indusketak 100 urte

Santimamiñeko koba

2019/07/20 - 2019/07/28

Uztailaren 20,27 eta 28

Hurrengo uztailaren 20an Santimamiñeko gune arkeologikoan ekintza berezi multzo bat eskeiniko da haitzuloan burututako arkeologi-indusketen mendeurrena ospatzeko.

Uztailak 20 (larunbata):

20:00: Maite García UPV-EHUko arkeologoak, silex lanketa erakustaldi partehartzailea eskainiko du.

Partehartzaileek suharrizko tresnak burutzeko historiaurreko teknikak ikasi eta erabiliko dituzte.

21:30: “La cueva de los sueños olvidados” filmaren proiekzioa baselizaren kanpoko aldean.

Lekua: Santimamiñe (Kortezubi)

Sarrera: Dohain.

Uztailak 27 (larunbata):

Juan Carlos López Quintana arkeologoak, Santimamiñe eta Arkeologi Museoa bateratzen dituen bisita eskainiko du.

9:00: Irteera Bilboko San Nikolas enparantzan izango da.

Bisitariak autobusez hurbilduko dira Santimamiñeko gune arkeologikoa ezagutzera. Ondoren, berriz Bilbora bueltatuz, bisita Arkeologi Museoan osatuko da, Santimamiñen berreskuratutako materiale esanguratsuak ikusiz.

Sarrera: 9€ persona bakoitzeko

Lekuak mugatuak dira, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Uztailak 28 (Igandea)

“Arte tailerra II” haurrentzako tailerra

Aurrehistoriatik hasita eta egungo “Land Art” teknika artistikora arte, korronte artistiko ezberdinak ezagutu eta landuko ditugu.

Nori zuzendua: 7 eta 12 urte bitarteko umeei.

Ordua: Bi txanda, 11:30 eta 13:00.

Sarrera: Dohain.

Ezinbestekoa da aldez aurretik izena emate.

ERRESERBAK eta INFORMAZIOA:

Tl. 944651657 e-mail: santimamine@bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·