Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

ARKEOLOGIAREKIN HITZORDUA BIZKAIAN

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo)

2019/06/13 - 2019/06/16

Ekainak 13tik 16ra.

Aurten, Bizkian zein Europa osoan, lehen aldiz egingo dira Arkeologiari buruzko Europako Jardunaldiak, Arkeologiako Prebentzio Ikerketen Frantziako Institutu Nazionalaren ekimen bati jarraituz (Frantzian, hamar urte baitaramatza halako ekitaldi bat antolatzen).

Jardunaldion bitartez ikerketa, bildumak eta ondare arkeologikoa sustatu eta zabaldu nahi dira. Helburua da interesa dutenei ezagutaraztea diziplina honen barneko alderdiak: indusketetatik museoetan eta ikerketa-zentroetan egiten diren lanetaraino. Hala, arkeologia altxor ezkutuen bilaketarekin identifikatzen duen topikoa apurtuko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, Arkeologi Museoak koordinatuta eta EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedraren, El Pobal Burdinola museoaren, Euskal Museoaren, Artelan Berreginen Museoaren, Enkarterrietako Museoaren, Bizkaiko Ibilbide Historikoen Programaren eta Ondare Babesa enpresaren laguntzaz, aurtengo jardunaldien bidez erakutsi nahi da zer nolako eginkizuna betetzen duen aztarnategien, eraikinen eta paisaien berreskurapenak, etorkizun handiko plangintza-tresna baita.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·