Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

ARKEOLOGI MUSEOA: "Lehoiak elurretan" erakusketa

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo) - ERAKUSKETA

2019/02/27 - 2019/07/14

AZKEN EGUNAK!!

Uztailak 14ra

Oso bitxia ematen badu ere, orain dela urte asko, Goi Pleistozenoan (duela 126.000-11.700 urte bitartean), gaur egun Afrikako sabanetan bizi direnak baino handiagoak ziren lehoi talde batzuk ibiltzen ziren gure lurraldeetako mendi eta haranetan zehar.

Erakusketan, Arrikrutzeko lehoiaren eskeletoarekin batera (Iberiar Penintsulan ezagutzen den osoena), garai hartako beste animalia karniboro batzuen fosilak ikusi ahal izango dira; esaterako, Obarretako kobazuloan (Bizkaian) aurkitutako kuoi baten buru-hezur bat. Kuoia txakur antzeko animalia bat da, otsoa baino txikiagoa baina azeria baino handiagoa; gaur egun, Asian ikus daiteke. Era berean, Askondoko koban (mañaria, Bizkaia) aurkitutako leizeetako hartz baten buru-hezurra edo Carrioneko (Pinilla del Valle, Madril) aztarnategiko hiena heldu baten buru-hezurra ikusi ahal izango dira, besteak beste. Azken aztarna hori Atxagakoban (Forua) aurkitutako beste fosil batzuen antzekoa da.

Jarduera osagarriak egongo dira (bisita gidatuak, irteerak, tailerrak, etab).

Bisita gidatuak: azteazken eta ostiraletan 17:00tan.

Plaza mugatuak. Aurretiko izen-ematea: Teléfono: 94 404 09 90

arkeologimuseoa@bizkaia.eus

Mallonako Galtzadak, 2 / Prim kalea z/g. 48006. Bilbo

GAINERA, MUSEOAK BI SALA BERRIZTU DITU

Informazio gehiago …

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·