Europako Parlamentuak eta Europar Batasuneko Kontseiluak 2018 Kultura Ondarearen Europako Urtea izendatzeko erabakia onartu zuten 2017ko maiatzaren 17an. Ospakizunaren helburua da ahalik eta jende gehien animatzea kultura ondarea ezagutu eta araka dezaten, eta Europako kidetasun sentimendua sendotu dezaten. Gizarterako kultura ondareak duen balioa azpimarratuko da kanpainan; ekonomiari egiten dion ekarpena; eta hura zaintzeak duen garrantzia etorkizuneko belaunaldiek gozatzeko aukera izan dezaten.
“Itzaleko ondarea: miradas al patrimonio oculto” lelopean Bizkaiak gogotsu egingo du bat Kultura Ondarearen Europako Urtearekin. 35 ekintza baino gehiago urtean zehar, herritarrei Bizkaiko kultura ondarearen ezkutuko alderdiak berriz ezagutzeko aukera emateko.