Logo de la Diputación
 

SARRERA

Bizkaiko kultura ondare garrantzitsuaren kudeaketa egokia egiteagatiko ardura etengabea izan da Bizkaiko Lurralde Historikoko foru organoen jardueran.

Zentzu horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 2009an mundu mailan kultura aholkularitzan ospe gehien duen erakunde baten lankidetzara jo zuen Bizkaiko kultura ondarearen hedatze egoeraren diagnosia eta alor horretan etorkizunerako jarduera proposamen bat burutze aldera.

Horrela bada, Bizkaian kultura-ondarea hedatzeko azpiegiturak aztertu ziren (museo-eskaintza, bere zentzurik zabalenean; hau da, titulartasun propio edo/eta partekatudun foru-erakundeak eta Foru Instituzioak diruz lagundutako pribatuak, Bizkaiko kultura-ondarea, abangoardiako artea eta Kulturako foru-sailaren barne-egitura hedatzeko xedea dutenak, kultura-ondarearen kudeaketari dagokionez). Azterketa hori zehaztu egin da gero eta kudeaketa-ereduen erkaketa egin da. Honakoa izan da ondorioa: kudeaketa komuneko unitate bat sortu behar da Bizkaiko erakunde edo azpiegitura guzti horietarako, bai horien kudeaketaren eraginkortasunaren ikuspuntutik, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiak horietan egiten dituen inbertsioak maximizatzearen ikuspuntutik.

Testuinguru hori oinarri hartuta, Bizkaian Kudeaketa Unitatea sortzeak aukera oso garrantzitsuak eman zizkion BFAri:

  • Lurralde osorako museo-politika diseinatu eta antolatzea, Bizkaiaren izaera bereizlea sustatuz.
  • Gazteria, hezkuntza eta turismoa bezalako arloekin sinergiak garatzea; zerikusia duten kultura-jardueren politikak era zentralizatuan koordinatuko dira.
  • Museoei egindako ekarpenekin finantzatzen diren inbertsioei eta jarduerei buruzko informazio handiagoa jasotzea aldez aurretik.
  • Urteko edo urte anitzeko diru-laguntzen politika diseinatzea, lurralderako zehaztu diren jarduketa-ildo estrategikoak indartu eta osatzen dituena.
  • Partaide den museoetarako nortasun zehatza sortzea BFA partaide duten museoetarako nortasun zehatza sortzea (edota kultura-marka lotua).
  • Lanerako sektore-mahaiak sortzea, alderdi komunak garatu edo berritzeko.
  • Erabilitako baliabideak modu eraginkorrean administratzea
  • Lurralde osorako beharrezkoak diren inbertsioak aldez aurretik planifikatzea.
  • Hainbat zerbitzu komunetarako (mantentze-lanak, segurtasuna, garbiketa, horniketak, publizitatea eta abar, besteak beste) erosketa-zentro gisa jardutea, prezioei buruz negoziatzeko ahalmena izanda.
  • Eusko Jaurlaritza bezalako beste instituzio edo agente batzuekin solaskidea izatea: parte hartzen duen museo guztietan jabetza komuna hartzea.

BIZKAIKOAREN SORRERA

Esparru horren garapenean, 2010eko abenduaren 22ko 5/2010 Foru Arauaren bidez, BizkaiKOA izeneko foru enpresa-erakunde publikoa sortu zen.

Bere funtzioak erabiliz, BizkaiKOAk kudeaketa autonomiaz jardungo du ezarritako mugen barnean eta, beti ere, interes publikoko bermea, Bizkaiko gizartearen kultura beharra asetzea eta Bizkaiko ondare historiko-kulturala bere adierazpen guztietan ezagutzea eta hedatzea helburu gisa kontuan hartuta, datozen belaunaldiei behar bezala igortzeko behar diren jarduera eta programa guztiak garatze aldera.

BizkaiKOAk Bizkaiko kultura ondarearen hedapena, sentsibilizazioa eta gizarte sustapena, kudeaketa koordinatua eta baliabideen erabileraren eraginkortasuna, zaintza, babesa, mantentzea eta sustapena bultzatuko du datozen belaunaldiei begira.

Gauzak horrela, BizkaiKOAren helburuak honako hauek dira: Bizkaiko kultura ondarearen hedapen azpiegituren kudeaketa koordinatua, jarraipena, kontrola eta ikuskapen eraginkorra, Bizkaiko Foru Aldundiak erabateko edo zati bateko titulartasuna duenean, baita Bizkaian dauden mota horretako gainontzeko azpiegituren jarraipen eta kontrol eraginkorra ere.

Bulegoak Bilbon daude, Maria Diaz de Haro kaleko 11. zenbakian.

BIZKAIKOAREN EGINKIZUNAK

Aurreko helburu horiek lortze aldera, honako hauek ezartzen dira BizkaiKOAren eginkizun gisa:

  1. Bizkaiko Kultura Ondarearen hedapena sustatzera bideratutako jarduerak proposatzea eta kudeatzea, horien jarraipena eginez eta, beharrezkoa balitz, neurri zuzentzaileak har daitezen proposatuz.
  2. Foru titulartasuneko museoen erabateko kudeaketa (une honetan Gernikako Euskalherria Museoa, Bermeoko Arrantzale Museoa, Muskizko Ferreria del Pobal eta Bizkaiko Arkeologi Museoa (BAM).
  3. Bizkaiko kultura ondarearen hedapenean garrantzia duten foruko kultura azpiegitura ezberdinen erabateko kudeaketa: Santimamiñeko kobazuloak, Foruako interpretazio zentroa, Omako baso biziduna, Muñatoneseko gaztelua, Europako Herrien Parkea (Gernika), etab.
  4. Bizkaiko kultura ondarearen hedapeneko azpiegituren sustapena, bai foruarekin partekatutako titulartasunekoak bai titulartasun pribatukoak edo foruarenak ez direnak.
  5. Foru titulartasuna duen Bilboko Rekalde erakusketa aretoaren erabateko kudeaketa.

BIZKAIKOAREN EGITURA

  1. Organo gidariak

    BizkaiKOA foru enpresa-erakunde publikoko organo gidariak, administrazio-organoak eta gobernu-organoak honako hauek dira:

    1. Presidentetza.
      BizkaiKOA FEEPko burua uneko kultura saileko foru diputatua da, Lorea Bilbao Ibarra.
    2. Presidenteordetza.
      Une honetan kultura zuzendaria den Andoni Iturbe Amorebietak betetzen du kargu hori.
    3. Administrazio Kontseilua:
      Hauexek osatzen dute:
      • Euskara eta Kulturako Zerbitzu Orokorren zerbitzu burua, Asier Haza del Cerro.
      • Foru aldundiko turismo zuzendaria, Asier Alea Castaños.
      • Foru aldundiko ogasun zuzendaria, Aitor Cobo Presilla.
    4. Zuzendaritza-kudeatzailetza.
      Erakundearen zuzendari kudeatzailea Asier Madarieta Juaristi da.
      Deustuko Unibertsitatean Historian Lizentziatuta, 2008ko ekainaren 1etik kontratatu zuten arte Bilboko Adierazpen Artistikoko Museoaren zuzendaria izan zen. Aldez aurretik ALAIKI kultura zerbitzuak eskaintzen dituen enpresarentzat egin zuen lan proiektuen koordinatzaile gisa museoak kudeatu eta dinamizatzen aholkulari lanetan. Erakusketak ezartzeari eta diseinatzeari buruzko hainbat ikastaro eta mintegi eman ditu.
      Zuzendaritza-kudeatzailetzari dagokio:
      • BizkaiKOA eta bertako langileak zuzentzea.
      • BizkaiKOAko jarduera plan orokorrak burutu, kontrolatu eta jarraitzea.
      • BizkaiKOAren funtzionamendua bermatzeko egokitzat jotzen diren kontratu, hitzarmen, protokolo eta bestelako lotura juridiko oro sinatzea, betiere, organo horiei egotzi ez bazaizkie, berariaz bere esku uzten diren gainontzekoez gain.
      • Gastuak antolatzea eta kobratzeak eta ordainketak ordenatzea.
      • Kasuan kasu ezartzen diren diru-sarrera publiko zen pribatuen kudeaketa eta kontrola.
  2. Funtzionamendu arrunteko organoak

    BizkaiKOA enpresaren organigrama dualki eratzen da zerbitzu komun eta proiektuen inguruan.

    Zerbitzu komunek bost zuzendaritza dituzte:

    • Komunikazioa eta Hedapena.
    • Hezkuntza eta Didaktika.
    • Kudeaketa eta Mantentzea.
    • Finantzak.
    • Giza baliabideak.

    Honako proiektu hauek osatzen duten BizkaiKOA une honetan:

    • Arrantzaleen Museoa Bermeon.
    • Euskal Herria Museoa Gernikan.
    • Museo Arkeologikoa Bilbon.
    • Txakolingunea Bakion.
    • La Encartada Fabrika-museoa Balmasedan.
    • Ferreria del Pobal museoa Muskizen.
    • Aztarnategi Erromatarra Foruan.
    • Santimamiñe kobazuloen eremua Kortezubin.
    • Omako baso biziduna Kortezubin.
    • Europako Herrien Parkea Gernikan.
    • Muñatones Gaztelua Muskizen.
    • Ondare erakusketa aretoa Bilbon.
    • Rekalde erakusketa aretoa Bilbon.
    • Arrolagunea.
  3. Aholkularitza organoak

    1. Aholkularitza kontseilua
      Administrazio Kontseiluari laguntzen dio eta bere helburua tratamendu edo begirune berezia eskatzen duten alderdi zehatz eta espezifikoetan babesa eta aholkuak eskaintzea da.

BIZKAIKOAREN FINANTZAZIOA

Erakundearen finantzazioa honelaxe lortzen da:

  1. Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorretan esleitzen zaizkion transferentziak, kultura hedapeneko alorrean eskumena duen foru sailaren bidez.
  2. Pertsona fisiko eta juridiko, publiko edo pribatuen aldetik bere alde esleitzen diren diru-laguntzak, esleipenak, ekarpenak, jaraunspenak eta legatuak.
  3. Ondarea osatzen duten ondasun eta baloreak eta ondasunen fruituak, errentak edo interesak.
  4. Jardueren ondorioz sortzen diren diru-sarrerak.
  5. Izan ditzakeen beste edozein diru-sarrera edo ekonomia zein ondare errekurtsoak.

BizkaiKOAk altxortegi propioa dauka, eta horren bidez kudeatzen dira bere alde sortzen diren funts guztiak.

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·