Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri
Irudia

Argitalpenak

OEJ DOSIERRA

Albisteak

Irudia

Bizkaiak 48 milioi bideratu ditu bere ondare kulturala erakusteko eta talentua, euskara eta kirola sustatzen jarraitzeko

2019/11/11

 

Euskara gizartean biziberritzea lehentasunezko ildoa izango da, azpimarra jarrita besteak beste kirolean, aisialdian, lan munduan eta euskarazko produktu eta zerbitzuen sorreran. Esparru horietara 1.512.200 euro bideratuko dira. Sailak, gainera, apustua egiten du Bizkaiko ondare kulturala herritarrengana hurbiltzeko, 14.982.000 euroko aurrekontuarekin. Lorea Bilbaok azaldu duenez, Bizkaiko talentua bultzatzen jarraituko du diziplina artistiko guztietan eta 527.000 euro ipini ditu honi lotutako hainbat proiektu eta bekatarako. Kirolean, 2020an Getxon egingo den Munduko Sokatira Txapelketa mugarri bat da eta horretarako 150.000 euro ipini dira. Legealdi honetako zutabe dira emakumeen kirola sustatzea eta emakumeak kirolean ikusgai egitea, eskola kirola eta bertoko kirola.

 

Informazio gehiago: https://bit.ly/32No6md

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·