Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri
Irudia

Argitalpenak

OEJ DOSIERRA

Albisteak

Irudia

Urriko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan lau hitzaldi egingo dira Ondare Aretoan

2019/09/28

 

 
Hitzaldiek askotariko gaiak biltzen dituzte, hala nola zinema, musika eta dantza, arkitektura eta etnografia, Bizkaiko ondare kultural performatibora hurbiltzeko.
Datorren urriaren 2an hasiko da Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoan Bizkaian Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko egitarauaren barruan antolatutako hitzaldi-zikloa. Alberto Santana historialariak "Euskal ondare performatiboa" izeneko hitzaldian azalduko ditu euskal herri-kulturaren aniztasuna eta aberastasuna, jai-ekitaldi tradizionaletan, herri-musikan, dantza tradizionalean edo bertsoen inprobisazioan agertzen dena. Etengabe birsortzen eta eguneratzen den ondare kulturala eta eszenatoki natural moduan guztion bistan jardutea duena, kalean eta plaza publikoan.
Urriaren 9an Cristina Gimenezek eta Isabel Salaverrik "Olaeta Balleten legatua, arte eta kultura kaleidoskopioa aurkeztuko dute. Urriaren 16an Bernardo Íñigo García de la Torre arkitektoaren txanda izango da, Zinema eta arte eszenikoetarako arkitekturak hitzaldiarekin. Azkenik, Mario Lerenak itxiko du zikloa Musika-hezkuntzaren mende bat Bilbon: Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioa hitzaldiarekin.
Hitzaldi guztiak Maria Diaz de Haro kaleko 11. zenbakian, 1. solairuan dagoen Ondare Aretoan izango dira, 19: 00etan. Sarrera librea eta doakoa izango da, aforoa bete arte.
 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·