Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri
Irudia

Argitalpenak

OEJ DOSIERRA

Albisteak

Irudia

UDA 2019 - BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO MUSEO, ARETO ETA INTERES LEKUAK

2019/06/21

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren museo, areto eta interes lekuek guztiontzako udako plana aurkezten du.

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren museo, areto eta interes lekuek programa berezi bat jarri dute publikoaren esku udako oporretan Lurraldeko baliabide kulturalak sustatzeko asmoz. Horiek horrela, tokiko publikoari zein kanpoko bisitariei zuzendutako jarduera-sorta bat eskainiko da. Nabarmentzekoak dira: haurrentzako eta familientzako tailerrak, erakusketak, bisita gidatuak, erakustaldiak, hainbat erakusketa bisitatzeko doako sarrerak.

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren museo, areto eta interes lekuek era guztietako jendearentzako jardueren egutegi askotarikoa programatu dute  udako egunetarako. Arkeologi Museoak, Arrantzaleen Museoak, Euskal Herria Museoak, La Encartada fabrika-museoak, El Pobaleko burdinolak, Muñatones gazteluak, Txakolinguneak, Rekalde Aretoak, Ondare Aretoak, Santimamiñek eta ibilbide historikoetan barne dauden interes lekuetan ordutegi bereziak eta adin guztietako publikoarentzako jarduerak eskainiko dituzte.

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·