Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri

Albisteak

JEP18

Aldundiak Bizkaiko entitateak eta kolektiboak gonbidatu ditu 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak prestatzeko bilera egitera

2018/02/07

Aurten Bizkaian egingo diren Ondarearen Europako Jardunaldietan gai hau landuko da: emakumeek ondare kulturala sortzen eta transmititzen duten zeregina.

Bizkaiko Aldundiak urrian egingo diren Ondarearen Europako Jardunaldietan modu aktiboan parte hartzera animatu ditu entitate eta kolektibo guztiak. Eta parte-hartze hori gauzatzeko, hain zuzen, otsailaren 7rako, asteazkenerako, informazio-bilera bat antolatu du Foru Aldundiak, Ondare aretoan. Hor hasiko dira prestatzen jardunen programa.

Bi lansaio egingo dira, 11:00etan lehenengoa eta 17:00etan bigarrena. Egun horretan, ondare kulturala hedatzeko urteko kanpaina garrantzitsuena egingo da (18.a) lurraldean.

Bileran parte hartu nahi duenak telefonoz deitu behar du (94 406 6340) edo mezu elektroniko bat bidali behar du (bizkaikoa.oej@bizkaia.eus), eta informazio-bilera bietatik zeinetara joango den zehaztu behar du.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·